Hirugarren bider Bizkaiko txapeldun Eneritz Iturriaga

Anboto 2012ko api. 23a, 13:45

Asteburuan Durangaldean lehiatu den Bizkaikolore klasikan Bizkaiko txapelketa irabazi du abadiñarrak

Asteburuan Durangaldean lehiatu den Bizkaikolore klasikan Bizkaiko txapelketa irabazi du abadiñarrak


Iurretan hasi eta Elorrion amaitu zen zapatuan III. Bizkaikolore klasika. Lointek taldeko Eneritz Iturriagak (Lointek) zortzigarren amaitu zuen lasterketa eta lehenengo bizkaitarra bera izan zenez, Bizkaiko txapelketa hirugarrengoz irabazi zuen. Aurretik, 1997an eta 2002an gailendu zen txapelketa horretan. Gazte mailan Eider Merinok (Talleres Artolozaga) irabazi zuen txapelketa eta kadeteetan Nerea Iturriagak (Arfru Valvulas). 


Oro har, lan bikaina osatu zuen Lointek taldeak. Lehenengo, gerora lasterketa irabaziko zuen Yulia Iliynikh taldekideari ihesaldia errazteko lan egin zuten. Behin hori lortuta tropela kontrolatu zuten, lasterketa ihesaldian erabaki zedin. Iliynikh-ek ederto aprobetxatu zuen taldearen lana eta minutu batetik gorako aldeagaz nagusitu zitzaion, besteak beste, Leire Olaberriari (Debabarrena): “Harbidean egin beharreko tramua irristakor zegoen eta, gainera, arazo fisiko txiki batzuk izan nituen ehuneko ehuna ematea eragotzi zidatenak, baina hala ere, pozik nago berriro lehia betean egoteaz”, adierazi du Iturriagak.


Aste honetan zehar, Italiako eta Luxemburgoko lasterketa banatan lehiatuko du Espainiako selekzioagaz. Domekan, apirilaren 29an, Espainiako Kopako lidertza defendatzea egokituko zaio Madrilgo San Isidro sarian.

 

\"\"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!