Donostian egindako ekitaldian Durangaldeko hainbat ordezkari izan dira.
Donostiako Amara-Plaza hotelean egindako ekitaldian federazioaren baitan dauden txapelketetan ondoen ibili diren txirrindulariak saritu zituzten zapatuan. Federazioak antolatuak ez izanagatik bestelako txapelketetan postu azpimarragarriak lortutako euskal txirrindulariak ere saritu zituzten.Tartean Durangaldeko hainbat txirrindulari izan ziren.
ERREPIDEAN
- Kadeteetan Ziortza Isasik (Ciclos Iturriaga) Euskaldun Torneoa irabazi du kadete mailan.
- Lourdes Oiarbide (Beste Alde) bigarren geratu da gazte mailako Euskaldun Torneoan.
BTT OPENAK EUSKADIN
- Eduardo del Colladok (Elorrioko Banan-Banan) 40ko Masterra irabazi du.
BTT OPENAK EUSKADIN (JAITSIERAK)
- Gotzon Luzar (Berriz B.E.) bigarren geratu da elite mailan.
- Daniel Olarrak (Elorrioko Banan-Banan) irabazi egin du kadete mailan
- Amets Garai (Berriz B.E.) bigarren geratu da kadete mailan.
- Miren Benitok (Elorrioko Banan-Banan) irabazi egin du emakumeetan.
ZIKLO KROSA
- Lander Peñak (Elorrioko Banan-Banan) irabazi egin du Master 30ean.
ERREPIDEA
- Eneritz Iturriagak (Lointek) Espainiako Errepideko Elite Txapelketa irabazi du.
- Lourdes Oiarbidek Espainiako Errepideko Gazteen Txapelketa irabazi du.
PISTAN
- Tania Calvok (Eustrak) Espainiako Txapelketako lau titulo irabazi ditu.
- Unai Elorriaga (Eustrak) Espainiako Txapelketa irabazi du scratchean
- Ana Usabiagak (Eustrak) Espainiako Txapelketako titulo bi irabazi ditu.
- Hodei Mazkiaranek (Eustrak) Espainiako Txapelketako bin titulo irabazi ditu.
- Ziortza Isasik Esapainiako Txapelketako titulo bi irabazi ditu.