Eneritz Iturriaga txrrindulariak Lointek taldeagaz zuen kontratu beste urtebetez luzatu du. Abadiñarrak onartu duenez, “nazioarteko hainbat talde garrantzitsuren eskaintzak izan ditut”.
Hala ere, joan den hilea hausnarketarako erabili ondoren etxean jarraitzea erabaki du: “Lointek taldean oso giro ona aurkitu dut eta nire taldekideek zein staff teknikoak uneoro lagundu didate”. Horreekin batera “etxean moduan ez da inon egoten”. 2012an aurten baino hobetu ibili gura du eta Limburgoko Mundiala du helburu, besteak beste.