Beñat Ugartetxeak irabazi zuen domekan, Gernikan, azken finalerdia. Abenduaren 18an izango da finala, BECen.
Domekan jokatu zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken finalerdia, Gernikan. Sei bertsolarietan onena Beñat Ugartetxea mallabiarra izan zen, eta 513 puntu batu zituen. Bere atzetik geratu zirenak finaletik kanpo daude, puntuazioari jarraituz. 900 lagun elkartu ziren Jai-Alai pilotalekuan, Gernikan izandako argindarraren arazoengatik ordu erdi beranduago hasi zen saioa ikusteko.
Hona hemen domekako sailkapena:
1 Beñat Ugartetxea 513
2 Fredi Paia 503,5
3 Gorka Ostolaza 503
4 Joseba Artza 492,5
5 Oihana Bartra 484,5
6 Xabier Enbeita 470
Ondorioz, bertsolari hauek abestuko dute BECeko finalean:
Finalaurreetako hiru irabazleak:
Onintza Enbeita
Miren Amuriza
Beñat Ugartetxea
Puntuazinoaren arabera sailkatutakoak:
1 Etxahun Lekue 538
2 Jone Uria 526,5
3 Arkaitz Estiballes 526,5
4 Eneko Abasolo \"Abarkas\" 515,5
5 Peio Ormazabal 513
BBT2010. Gernika-Lumoko finalaurrea. Irabazlearen balorazinoa from Kopla Barik TB on Vimeo.