Amuriza eta 'Abarkas', finalaren bila gaur Zornotzan

Anboto 2010ko aza. 28a, 10:00

Arratsaldeko 17:30ean hasiko da txapelketako bigarren finalerdia, Zelaieta frontoian.

Arratsaldeko 17:30ean hasiko da txapelketako bigarren finalerdia, Zelaieta frontoian. Bernar Mandalunizen aginduetara jardungo dute sei bertsolarik. Durangaldeko bi ordezkariez gainera, Iratxe Ibarra, Arkaitz Estiballes, Arrate Illaro eta Peio Ormazabal ariko dira kantuan. Saioko irabazlea zuzenean pasako da BECeko finalera, eta gainerakoek puntuazio orokorraren zain egon beharko dute. Hirugarren eta azken finalerdia Gernikan jokatuko dute, eta tartean izango da Beñat Ugartetxea mallabitarra.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!