Miren Amuriza, Durangaldeko txapeldun berria

Anboto 2010ko mai. 31a, 10:03

Bizkaiko Txapelketarako txartela zuzenean eskuratu zuen berriztarrak zapatuko finalean. Gorka Lazkano, aurreko txapelduna, geratu zen bigarren. Bertsozalez bete zen Berrizko pilotalekua Durangaldeko Bertsolari Txapelketako finala ikusteko. 200 lagunek jarraitu zuten finala; saio ona eskaini zuten sei bertsolariek, nahiz eta poto ugari entzun ahal izan. Buruz buruko fasera Amuriza eta Lazkano ailegatu ziren, berriztarren arteko lehian. Azkenean, gazteenak jantzi zuen txapela. [imgd]http://www.anboto.org/images/7600/7693/1.jpg[/imgd] Bi hauekin batera, Eneko Abasolo \'Abarkas\' iurretarrak eman zuen maila onena. Ugartetxea izan zen laugarren, baina aurrerago egon zitekeen, hainbat poto egin izan ez balitu. Eñaut Uruburu eta Julen Sololuze izan ziren bosgarren eta seigarren. Amurizari Kristina Mardarasek ipini zion txapela, eta agurrean biek emozioz abestu zuten. Bizkaiko Txapelketarako pasea ziurtatuta du, beraz, Amurizak; gainerakoek beste eskualdeetako puntuazioei itxaron beharko diete. PUNTUAK Buruz burukoan 1 Miren Amuriza 415 2 Gorka Lazkano 410 Baliagarriak 2 Gorka Lazkano 262 3 Eneko Abasolo 252 4 Beñat Ugartetxea 237,5 5 Eñaut Uruburu 233,5 6 Julen Sololuze 219,5
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!