Bolada onari ezin eutsita

Anboto 2010ko mai. 6a, 16:12

Iñaki Lejarreta berriztarrak ez du zorterik izan Munduko Kopako lehen bi probatan. Ingalaterran 18. tokian sartu zen, eta Belgikan ezin izan zuen amaitu eroriko baten ondorioz.

Iñaki Lejarreta berriztarrak ez du zorterik izan Munduko Kopako lehen bi probatan. Ingalaterran 18. tokian sartu zen, eta Belgikan ezin izan zuen amaitu eroriko baten ondorioz. Denboraldi bikaina osatzen zebilen Lejarreta, Espainiako Openean pare bat lasterketa irabaziz, adibidez. Gainera, Munduko Kopa hasi aurretik Bundesligan bigarren postua lortu zuen, eta itxaropen handia zuen berriztarrak emaitza onak eskuratzeko. Baina ezin izan da. Hauts hodeiaren eraginez, duela bi aste bidaia luze eta gogorra egin behar izan zuten txirrindulariek Ingalaterraraino, eta Lejarreta asko nekatu zen. Ez zuen asmatu errekuperatzen, eta lasterketa eguneko goizean sentsazio onak izan arren, ibilbidean bertan asko igarri ei zuen. 18. postuan amaitu zuen proba hori. Joan zen astean Belgikan zuen hitzordua Lejarretak, eta hemen ere ez zuen zortea lagun izan. Jausi egin zen eta ezin izan zuen lasterketa amaitu. Asteburu honetan, Espainiako Openean murgilduko da Lejarreta, Val de Lordeko proban. Munduko Kopako hurrengoa hilaren 16an izango da, Offenburgen (Alemania).
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!