Espainiako Opena irabazita sailkapeneko lider ipini da Iñaki Lejarreta

Anboto 2010ko mar. 30a, 13:44

Huelvan jokatutako Openean berriztarra nagusitu da. Bere taldekide Ruben Ruzafa geratu da bigarren.

Huelvan jokatutako Openean berriztarra nagusitu da. Bere taldekide Ruben Ruzafa geratu da bigarren. Orbea Racing Team itzelezko denboraldia osatzen ari da. Asteburu honetan ere emaitza bikainak lortu dituzte. Iñaki Lejarretak Huelvan jokatutako Espainiako Opena irabazi du. Ruzafa taldekideagaz batera goitik behera dominatu du lasterketa. Ihes eginda ibili dira eta bakarrik iritsi dira helmugara. Ixio Barandiaran taldeko zuzendariak bere mutilen lana azpimarratu du: \"Biek ala biek oso indartsu daudela erakutsi dute. Zirkuitu berria izatera erorikoen arriskua zegoen, baina oso ondo moldatu dira zirkuitura. Teknikoki hobetu egin dutela igartzen da. Lasterketan ez dute areriorik izan eta erraz irabazi dute\". Espainiako Openeko lehenengo lasterketan ere (martxoaren 14an, Banyolesen korritutakoa) Orbeako txirrindulariak izan ziren protagonista. Orduko hartan Julien Absalonek irabazi zuen eta Lejarreta eta Ruzafa bigarren eta hirugarren geratu ziren. Asteburuko garaipenagaz, Lejarreta Espainiako Openeko lider ipini da 375 puntugaz. Ruzafa bigarren dago eta Carlos Coloma hirugarren. Hurrengo lasterketa apirilaren 11n izango dute Asturiasko Avilés herrian eta Lejarretak lidertza defendatuko du. HUELVAKO LASTERKETA 1- Iñaki Lejarrtea (Orbea)…………………………....... 1.35.58 2- Ruben Ruzafa (Orbea)…………………………....... 1.35.58 3- Carlos Coloma (MSC Bikes)……………………...... 3.04ra 4- Alejandro Diaz de la Peña (Extremadura-Orbea)... 4.25era 5- 5- David Lozano (Bcicletes Esteve)……………….. 4.31ra SAILKAPEN NAGUSIA (bi lasterketaren ondoren) 1- Iñaki Lejarreta (Orbea)………….… 375 puntu 2- Ruben Ruzafa (Orbea)……………. 330 3- Carlos Coloma (MSC Bikes)……... 295 4- Julien Absalon (Orbea)…………… 200 5- Juan Pedro Trujillo (Trec-Lorca).... 176 [img]http://www.anboto.org/images/7300/7337/1.jpg[/img]
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!