Espainiako Openeko hirugarren proba, Lejarretarentzat

Anboto 2010ko api. 12a, 10:37

Mendiko Bizikletako Espainiako Openeko hirugarren lasterketa ospatu zen domekan Avilesen (Asturias). Berriztarrak forma onean jarraitzen du.

Mendiko Bizikletako Espainiako Openeko hirugarren lasterketa ospatu zen domekan Avilesen (Asturias). Berriztarrak forma onean jarraitzen du. Lejarreta lider moduan atera zen irteeran, eta lasaitasunez irabazi zuen lasterketa. Aurten forma oso onean dagoela erakusten dabil berrizko txirrindularia. Datorren asteburuan Alemaniara joango da, bertako Openean parte hartzera. [img]http://www.anboto.org/images/7300/7378/1.jpg[/img] Iñaki Lejarreta podiumean, emakumezkoen liderragaz batera.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!