Alemanian izan zen atzo Iñaki Lejarreta berriztarra, eta 10. postuan sailkatu zen.
Alemanian izan zen atzo Iñaki Lejarreta berriztarra, eta 10. postuan sailkatu zen.
denboraldi bikaina osatzen dabil Lejarreta, baina Munduko Kopan ez du zorterik izan atzo artean. Lehen lasterketan 18. tokia eskuratu zuen, eta bigarrenean jausi eta erretiratu egin behar izan zen. Horiek hala, Offenburgen atzo jokatutako proba garrantzitsua zen berriztarrarentzat. 37. postuan egon zen irteeran, eta astiro-astiro postuak aurreratzen joan zen, hamargarreneraino heldu arte. Lejarretak adierazi duenez, \"banekien fisikoki eta mentalki indartsu nengoela, baina Munduko Kopako probetan beste faktore batzuk ere eragiten dute\".
Julien Absalon Orbeako taldekideak irabazi zuen lasterketa, eta horrela, talde onenaren saria ere eskuratu zuen.