Bigarren postua Lejarretarentzat Alemanian

Anboto 2010ko api. 19a, 10:00

Sasoi onean jarraitzen duela erakutsi du berriztarrak.

Sasoi onean jarraitzen duela erakutsi du berriztarrak. Domekan Alemaniako Münsingen hirian jokatu zen Bundesligari zegokion proba. Ralph Naefek irabazi zuen lasterketa, baina Lejarretagaz lehia estua eduki eta gero. Berriztarra merezitako bigarren tokian sartu zen helmugan. Julien Absalon, Lejarretaren taldekidea, izan zen hirugarren. Egun ona, beraz, Orbea taldearentzako. Lejarretak sasoi bikainean dagoela erakutsi du, eta orain Munduko Kopan lehiatzen hasiko da. Datorren domekan ospatuko da lehenengo saioa Ingalaterran.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!