Jon Barcena Urrunagako urtegian egon litekeela esan du Beltran de Herediak

Maialen Zuazubiskar 2018ko urt. 10a, 13:36

Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun sailburuak Jon Barcena Urrunagako urtegian egon litekeela adierazi du.

Abenduaren 30ean desagertu zen Jon Barcena gazte berriztarra Urrunagako urtegian egon liteekeela adierazi du Estefania Beltran de Herediak. "Zantzuak ikusita, aukera handia dago Jonen gorpua urtegian murgilduta egoteko", adierazi sailburuak gaur goizean Arabako Teknologia Parkean emandako prentsaurrekoan.

Hori horrela, Ertzaintza Urrunagako urtegian miaketa egiten dabilela jakitera eman du. Hala ere, gorpua agertu arte "itxaropena" dagoela nabarmendu du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!