Gorbeian desagertutako 19 urteko berriztarraren bila jarraitzen dute

Jone Guenetxea 2018ko urt. 1a, 09:26
Argazkia: @112_SOSDeiak

Gaur, 08:00etan, ekin diote zapatuan Gorbeia mendian desagertu zen 19 urteko berriztarraren bilaketari. Larrialdi zerbitzuez gainera, hainbat herrikide boluntario ere bertara abiatu dira. SOS Deiakek gaztearen argazkia zabaldu du. 

Zapatu arratsaldean gazte talde bat Gorbeiara abiatu zen. Igoeran, desagertuta dagoen berriztarra txarto sentitu zen, eta buelta ematea erabaki zuen. Lagunak kotxeetara itzultzerakoan gaztea falta zela ohartu ziren. Harrezkero, Ertzaintza, larrialdi zerbitzuak eta boluntarioak gaztearen bila dabiltza. 

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!