Joan zen zapatutik desagertuta dagoen gazte berriztarraren familiak dioenez, edozein informazio garrantzitsua izan daiteke Jon aurkitzeko. Gorbeian eta Urrunagako urtegian bere bila aritu dira azken egunetan, baina ez dute gaztea aurkitu. Aztarna edo informazio berriek, ikerketa bideak ireki ditzaketela uste dute. Horregatik familiak Jon Barcenaren argazkia zabaldu du sare sozialen bidez, baten batek bere kokapenaren informaziorik balu 112 zenbakira deitzeko eskatuz. "Bueltan nahi zaitugu", idatzi du familiak oharrean.