Gorbeiako bilaketa bertan behera utzi dute, parketik kanpo ikerketarako zantzuak aurkitu eta gero

Jone Guenetxea 2018ko urt. 3a, 12:22

Berrizko Udal iturriek eta larrialdi zerbitzuek baieztatu dutenez, bertan behera gelditu da zapatutik Gorbeian desagertutako gazte berriztarraren bilaketa. Azaldu dutenez, parketik kanpo "bilaketarekin lotura duten zantzuak" aurkitu dituzte. Josu Zubiaga Segurtasun sailburuordeak ikerketa poliziala abiatu dutela azaldu du. 

Zubiagak Gorbeiako bilaketa eten dutela baieztatu du. Era berean, egun hauetan bilaketan parte hartu duten profesional eta boluntarioen lana eskertu du. Beraz, orain ikerketa polizialaren eskuetara pasatu da.

Boluntarioen eta profesionalen lana Gorbeian 

1.000 lagun inguru aritu ziren, atzo, Gorbeian desagertutako gazte berriztarraren bila. Boluntarioak hamarreko taldeetan banatuta hainbat zonalde aztertu zituzten gaztearen bila. Goizean egindako lanaren ostean, boluntario gehienak Gopegiko frontoira itzuli ziren gaztea aurkitu barik. Frontoian, inguruko bizilagunek janaria eta edari beroa prestatu zituzten. Gaurko, mendian eskarmentua duten mendizaleen laguntza eskatu zuten. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!