Suhiltzaileak, basozainak, Ertzaintza, SOS Deiak, DYA, Gurutze Gorria, VOST Euskadi, espeleologoak eta beste hainbat profesional laugarren egunez 19 urteko gaztearen bila abiatu dira Gorbean. Profesional hauei mendian eskarmentua duten mendizaleak ere gehitu zaizkie, atzo familiak eta Berrizko Udalak egindako deialdiari erantzunez.