Binakako estreinaldi arrakastatsuaren ostean, Emakumeen Master Cup esku pilota txapelketa bueltan dator. Oraingoan, binaka barik, buruz buru ariko dira eta lau t’erdiaren barruan. Finalerdiak Berrizen jokatuko direla aurreratu zuten antolatzaileek atzo Bilbon eskainitako prentsaurrekoan. Azaroaren 26an izango dira.
Binakako txapelketaren antzera maila bi daude eta federatuek zein ez federatuek parte hartu dezakete nazionalitatea edozein dela ere. Izen-emateak urriaren 15era arte iraungo du eta www.emakumemastercup.eus webgunearen bidez egin daiteke.
Finalak Sopelan jokatuko dituzte abenduaren 6an eta ETBk zuzenean eskainiko ditu.
Aurrekari arrakastatsua
Master Cup-a emakumeen esku pilotako txapelketarik garrantzitsuena bihurtu da. Binakako txapelketako finalak Zornotzan jokatu zituzten pilotaleku betean. Olatz Arrizabalaga eta Leire Etxanizek irabazi zuten.