Zornotzan jokatuko dituzte Emakume Master Cup txapelketaren finalak

Anboto 2016ko abe. 19a, 10:44

Emakumeen binakako esku pilota txapelketaren hirugarren edizio honek bi maila izango ditu: elite maila eta lehenengo maila. Lehenengo fasea, 2017ko urtarrila eta otsaila bitartean izango da eta finalak martxoaren 5ean, Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren astean, jokatuko dituzte Zornotzako Udal Pilotalekuan. ETB-1ek zuzenean emango ditu finalak.

Txapelketan emakume pilotari guztiek parte hartu dezakete, bai federatuak zein federatu gabeak. Maite Ruiz de Larramendi, Maider Mendizabal, Amaia Araiztegi, Leire Etxaniz eta iazko txapeldunetako bat, Patri Espinar, arituko dira besteak beste.

Izena emateko epea zabalik dago abenduaren 31ra arte. Aurten www.emakumemastercup.eus web orrian egiteko aukera dago.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!