Arrizabalagak eta Etxanizek irabazi dute Master Cup txapelketa

Maialen Zuazubiskar 2017ko mar. 5a, 19:51

Jendez lepo egon da gaur Zornotzako pilotalekua. Bertan, Emakumeen Master Cup txapelketako finalak jokatu dituzte.

Elite mailan, Olatz Arrizabalagak eta Leire Etxanizek Nagore Arozena eta Maider Mendizabali irabazi diete, 22 - 14 irabazita. Partidu hasiera gogor eta parekatu baten ondoren, bikote bizkaitarrak, Arrizabalaga eta Etxanizek fisikoki gehiago direla erakutsi dute eta Arozena eta Mendizabal menderatu dituzte. 

Lehen mailako txapelketan, berriz, Alba Martinez errioxarrak eta Arrate Bergara nafarrak Nagore Bilbao eta Nagore Aramendi menderatu dituzte, 22 - 18 irabazita. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!