Sanmigelek Iurretako Zirkua ekarriko dute bihar

Aitziber Basauri 2025 urr 03 Iurreta

Iurretarrak sanmigeletako azken txanpan sartuko dira asteburuan. Mozorro eguna baliatuta, Iurretako Zirkua ikusteko aukera egongo da zapatuan. Jai batzordeak bertso jaialdia, tortilla txapelketa eta umeentzako jolasak antolatu ditu, besteak beste, gaurko.