Iurretako jaiak 2025

Jai giroaz gozatzeko egunak dituzte aurretik Iurretan

Aitziber Basauri 2025ko ira. 26a, 08:16

Ohiturari eutsita, Montoitik jaurtitako txapliguekin emango diete ondoetorria iurretarrek sanmigelei. Domekan dute hitzordua horretarako, 12:00etan. Arratsaldean, plaza lepo beteko da ohiturazko Doniel Atxa jasotzeko. Lanak amaituta, Iurretako dantzariek azken entsegua egingo dute. 

Gaur hasi eta urriaren 5era arte, jai giroaz gozatzeko egunak dituzte aurretik Iurretan. Tradizio handiko ekitaldiek aurten ere ez dute hutsik egingo. Hartara, Porrotx eta Marimotots pailazoek bete egingo dute plaza gaur. Eta zapatuan XIV. Mendi Martxa eta Ahari Iurreta bizikleta martxak egingo dituzte. Iurretako dantzarien erakustaldia ikusteko aukera ere egongo da asteburuan. Umeentzako bizikleta ginkanak, Olaburu eskolako partiduek eta Indarparken X. urteurreneko ekitaldiek osatuko dute eskaintza. 

Kontzertuak

Gaur Rewinders taldeak joko du, Askondon. Zapatuan, bestalde, Juego de Damas Band, Against You, Ganibet eta Tatxers igoko dira plazako oholtzara. Durangoko Orfeoiaren kontzertuak eta Zutik plaza taldeak borobilduko dute lehenengo asteburuko musika eskaintza. Egitarau osoa hemen. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!