2019 ira 03 Elorrio
Beste herrialde batzuetatik Elorriora bizitzera etorri diren lagunen integrazioa bultzatzea. Horixe da Kainaberak Ferixa Nausikoetan antolatuko duen elkartasun jaiaren helburu nagusia. Venezuela, Mexiko, Senegal, Kolonbia, India, Bolivia, Mali, Maroko, Argentina eta Euskal Herriko jakiak eta edariak dastatzeko aukera eskainiko dute irailaren 8an, Kanpokalen.