Ekitaldia 11:00etan hasiko da eta eguerdira arte izango da martxan.Antolatzaileek erosketa-txartelak prestatu dituzte, eta jasotako dirua Zaporeak elkarteari emango diote, laugarren urtez. Elkarte honek Grezian dauden migratzaileei jaten ematen dihardu lanean, eta Kainaberak, oraingoan ere, ekimen honetara bideratuko du elkartasun jaian batutakoa.
"Giro zoragarria egoten da. Gainera, komunitate bakoitzak, bere erara jantzita, bere musika eramaten du", azaldu du Bixente Aizpurua Kainaberako kideak.