2023 api 05 Zornotza
Jatorri errumaniarra duen jende dezente bizi da Zornotzan. 831 lagun, hain zuzen ere. Zehatzago esanda, eta komunitateen historian arakatuz, Errumaniatik Zornotzara etorri zirenetariko askok jatorri errusiarra dutela ikusi daiteke. Komunitate horri lipovenar-errusiarrak deritzo. Haien historia laburtua honako hau da: XVIII. mendean Errusian izan zen erlijio-erreformagaz ados ez zegoen komunitate batek handik alde egin zuen eta munduko hainbat herrialdetan barreiatu zen; tartean, Errumanian. Zornotzan jatorri lipovenar-errusiar komunitate zabala dago eta Juravca kultur elkartean batzen da. Natalia Foca elkarteko presidentea da, eta Veronica Condrat —Nataliaren alaba— eta Natasa Listrat bertako kideak dira.