Atzerritarrak Durangaldean

[GRAFIKOAK]: Mundu oso bat Durangaldean

Anboto 2023ko api. 5a, 09:15

Grafiko hau egiteko, EITBk eta Tokikomek Espainiako Estatistika Institutuak argitaratutako (INE) udal-erroldei buruzko datu demografikoak bildu, prozesatu eta aztertu dituzte. Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako datu guztiak deskargatu dira, eskualdeka eta udalerrika banatuta, 2002tik 2021era; azken urte hori erakundeak 2022ko urtarrilaren 1ean argitaratutako erroldei buruzko datuei dagokiena izan da.

Atzerritarren jatorria zehazteko , INEk pertsona horien jaioterriak jasotzen ditu, herrialde bakoitzeko komunitate handietan multzokatuta. Hala ere, kasu batzuetan ezin izan da identifikatu jaiotzaren leku zehatza. Datuak antolatu ondoren, immigrazioaren joerak eta bilakaerak identifikatzeko aztertu dira, bai nazio-mailan, bai toki-mailan. Prozesu horretan, hainbat bistaratze egin dira balizko istorioak aurkitzeko. Gainera, ikuspegi osoagoa lortze aldera, elkarrizketak egin dira askotariko adituekin: tartean Verónica Redondo Durangoko Immigrazio teknikariagaz eta Xabier Aierdi soziologoagaz. 

Beheko grafikoa ikustea besterik ez dago eskualdeko atzerritarren komunitatea zeinen anitza den ikusteko. Hori bai, datu orokorrak dira, INEk jasorikoak. Eta horrek esan gura du jatorri batzuk ez daudela datuotan islatuta. Beraz, komenigarria da grafikoetan agertzen direnetatik aparte, gurean beste hainbat komunitate ere badagoela adieraztea. Malitarrak, sahararrak, ghanarrak, kubatarrak, aberririk bakoak... Asko dira zenbakiotan agertu ez baina gure artera bizitzera etorri direnak.

Atzerritarren komunitaterik handienak batu ditugu herrika, 2021ean jatorri zuten herrialdearen arabera

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!