aza 15 Durango
ANBOTOren inguruko komunitatea ez da eskualdera bakarrik mugatzen. Irakurle batzuk Durangaldetik kanpora bizi dira eta astero jasotzen dute alea euren bizitokian. Kanpotik etxekoaren berri jakiteko balio die. Susana Astola Garro durangarra Andorran bizi da ia 30 urtean. Babot izeneko hotel familiarra du han.