ANBOTO Munduan

"Ahizpa biok gustura irakurtzen dugu ANBOTO, hango berri jakiteko"

Joseba Derteano 2024ko aza. 15a, 08:30

ANBOTOren inguruko komunitatea ez da eskualdera bakarrik mugatzen. Irakurle batzuk Durangaldetik kanpora bizi dira eta astero jasotzen dute alea euren bizitokian. Kanpotik etxekoaren berri jakiteko balio die. Yolanda Jaio Garitaonandia durangarrak 30 urtetik gora daramatza bere sorterritik kanpora. Las Palmasen bizi da. Han bizi da bere ahizpa Maribi ere.

Ahizpa biek irakurtzen duzue ANBOTO?
Bai, ahizpok gustura irakurtzen dugu ANBOTO, hango berri jakiteko. "Hau edo bestea agertu da" komentatzen diot; ezagunen bat agertu bada edo… haien seme-alabak, urteak aurrera doaz eta! Jubilatu naizenetik gehiagotan joaten naiz Durangora. Hor nagoenean anboto.org ere kontsumitzen dut, agendaren berri jakiteko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!