ANBOTO Munduan

"Geroago eta gutxiago noa Durangora, eta kontaktua mantentzeko balio dit"

Joseba Derteano 2024ko aza. 15a, 08:30

ANBOTOren inguruko komunitatea ez da eskualdera bakarrik mugatzen. Irakurle batzuk Durangaldetik kanpora bizi dira eta astero jasotzen dute alea euren bizitokian. Kanpotik etxekoaren berri jakiteko balio die. Iñaki Alzibar Arbulu durangarra Gasteizen bizi da 25 urtez. Berbaro sortu zenean bazkide egin zen eta hasiera-hasieratik jasotzen du ANBOTO.

Zer eskaintzen dizu ANBOTOk?
Geroago eta gutxiago joaten naiz Durangora, eta ANBOTO jaso eta irakurtzea nire sorterriagaz kontaktua mantentzeko modu bat da. 'Akuilua' atala oso gustuko dut, azken orriko elkarrizketa. Ahaztuko ez dudan albiste bat Andoni Iruarrizagaren heriotzarena da. Kuadrillakoa nuen Andoni. Durangoko herrigintzan makina bat lan egin zuen. Nire kuadrillako gehiago ere agertu dira Anboton: Jone Miren Goenaga, Asier Bilbao eta Ibon Pujana, esaterako. Mundu globalizatu honetan, euskarazko komunikabideak oso beharrezko ditugu. Beraz, zorionak eta urte askotarako, ANBOTO! 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!