ANBOTO Munduan

"Mardarasen omenaldiaren albisteak poztu ninduen. Ondo merezitakoa da"

Joseba Derteano 2024ko aza. 15a, 08:30

ANBOTOren inguruko komunitatea ez da eskualdera bakarrik mugatzen. Irakurle batzuk Durangaldetik kanpora bizi dira eta astero jasotzen dute alea euren bizitokian. Kanpotik etxekoaren berri jakiteko balio die. Rakel Jaio Abendibar iurretarra da eta 20 urtetik gora daramatza Bilbon bizitzen. Anbotokide ere bada.

Zergatik jasotzen duzu Anboto etxean?
Batetik, bere sasoian Anbotokide egiteko kanpainaren berri izan nuelako eta, bestetik, Durangaldetik gertuago sentiarazten nau bertako albisteak irakurtzeak. Ezagunen elkarrizketak eta Iurretako albisteak sakonago irakurtzen ditut. Azken aldeko bat aipatzearren, Maider del Rio psikologoari doluaren gainean egindako elkarrizketa. Maider laguna dut.  Kristina Mardarasen omenaldiaren albisteak ere poztu ninduen. Txikitatik ezagutzen dut eta ondo merezitako omenaldia da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!