Aspalditik zara harpidedun?
ANBOTO sortu zenetik naiz harpideduna. Goitik behera errapasatzen dut. Gogoan dut gure amari egindako elkarrizketa, amak bere ahiztekin batera Andra Mariko elizpean zuten 'El Pórtico" denda historikoa itxi zenean. Paul Astigarraga osaba ere behin baino gehiagotan agertu izan da. 17 eta 13 urteko semeei sarritan erakutsi izan diet ANBOTO ezagunen bat agertzen bazen, zorion agurretan edo. Tokiko komunikabideek garrantzi handia dute komunitateak trinkotzeko orduan. Beste 1.000 ale egin ditzala ANBOTOk!