ANBOTO Munduan

"Hotelera datozen euskaldunak harritu egiten dira euskarazko aldizkari bat ikustean"

Joseba Derteano 2024ko aza. 15a, 08:30

ANBOTOren inguruko komunitatea ez da eskualdera bakarrik mugatzen. Irakurle batzuk Durangaldetik kanpora bizi dira eta astero jasotzen dute alea euren bizitokian. Kanpotik etxekoaren berri jakiteko balio die. Susana Astola Garro durangarra Andorran bizi da ia 30 urtean. Babot izeneko hotel familiarra du han.

Sorreratik zara harpideduna, ezta?
Bai. Berbaroko bazkidea nintzen, eta gero, Andorran, ANBOTOko harpidedun egin nintzen. Dantza munduko albisteak irakurtzen ditut gehien, Txoritxu Alai eta Kriskitin taldeetako dantzaria izan nintzen eta. Jon Saroberena irakurri dut orain, zelan azkenekoz dantza egin duen jaietan. Hotelean irakurgai egoten da ANBOTO. Euskaldunak harrituta geratzen dira hemen euskarazko aldizkari bat ikustean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!