Landako Guneak Palestinaren aldeko musika jaialdia hartuko du martxoaren 21ean, Palestinarekin Elkartasuna dinamikak antolatuta. 25 musika talde baino gehiago batuko dira egitasmoan. Sarrerak salgai daude honezkero.
Aiko taldea bere 20. urteurrena ospatzen dabil, eta egitasmo berezi bat egingo du Urkiolako Parke Naturalean: martxoaren 21ean eta 22an Dantza egonaldiak eskainiko dituzte Urkiolako Hotelean.