Dantza egonaldiak parke naturalean, Aikoren eta Urkiolako Hotelaren eskutik

E.H. 2026ko urtarrilaren 28a

Aiko taldea bere 20. urteurrena ospatzen dabil, eta egitasmo berezi bat egingo du Urkiolako Parke Naturalean: martxoaren 21ean eta 22an Dantza egonaldiak eskainiko dituzte Urkiolako Hotelean.

Antolatzaileek iragarri dutenez, dantzan ikasteko saioak eskainiko dituzte zapatu-domeka. Halaber, otorduak eta lo egiteko lekuak ere eskainiko dituzte. Interesdunek 622589632 telefonoan erreserbatu dezakete ikastaroa eta egonaldia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!