Jaialdiak lehen lerrora ekarri gura du Palestinan gertatzen dabilena, "komunikabide handiek fokua kendu arren, genozidioak, blokeoak eta lurren okupazioak" ez dutelako etenik han. Alde horretatik, "ezinbestekotzat" jo dute isiltasun mediatiko hori apurtzea, bai "herri palestinarraren erresistentziari babesa adierazteko" bai "Euskal Herrian pairatzen ari garen errepresioari erantzuteko ere".
Azken horri dagokionez, gogora ekarri dute Espainiako Vueltan Palestinaren aldeko hainbat ekintzailek irten zutela errepidera, lasterketa oztopatzera, eta haietariko hainbatek isunak jaso dituztela. Hori dela eta, Oihu bat Palestinara jaialdian baturiko diru guztia "Palestinaren aldeko borroka sostengatzera eta hemen jasandako errepresio ekonomiko zein judiziala arintzera" bideratuko dute, "sionismoaren eta bere konplizeen aurkako borrokan tinko jarraitu ahal izateko".
Sarrerak
Sarrerak lortzeko web ataria ipini dute martxan. 15 euroan edo 25 euroan eskuratu daitezke, norberak egin gura duen ekarpen ekonomikoaren arabera. Halaber, Landako Guneko ateak 10:00etan zabalduko dituztela iragarri dute, eta musika kontzertuak 11:00etan hasiko direla.
Jaialdiagaz bat egin duten artistak:
Honako musika talde hauen emanaldiak egongo dira Oihu bat Palestinara jaialdian:
- Ahmed & Nur
- Anari
- Belako
- Bengo
- Borla
- Chulería, Joder!
- Dena
- Ezezez
- Eire
- La Furia
- Gailu
- Hofe
- Ibil Bedi
- J Martina
- Ke Lepo
- Kiliki
- Lukiek
- Malakias
- Maruxak
- Merina Gris
- Mursego
- Naxker
- Nize
- Ødei
- Olatz Salvador
- Silitia
- Mateo Zikuta & Calie
Horrez gainera, honako hauek ere parte hartuko dute jaialdian: Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal, Antton Telleria, Asier K, Amets Arzallus, Txaber Altube eta Nondik Inora Abiatu (Nabiga Kolektiboa)