Domekan, kirola, abiadura eta aisialdia batzeko eguna izango dute Zaldibarren: Inertzia Eguna. Egun osoko jardunaldia izango da, umeei begirakoa eta goitibehera txikiak ardatz izango dituena.
Ondarearen Europako Jardunaldien barruan antolatutako bisita gidatua. Izen ematea: www.ondarea.eus
Antzerkia Tartean Teatroren eskutik. (Argazkia: Pio Ortiz de Pinedo).
Erakusketa.
Ondarearen Europako Jardunaldien barruan antolatutako erakusketa.
28. edizioa du Bosteko arte garaikide erakusketa ibiltariak. Aurten, Ia zu zinen erakusketa izango du ardatz. Sofia Mendiondo, Hodei Herreros eta Argiñe Ceballos artisten lanak batzen ditu erakusketak; Paula Fuentes da erakusketaren komisarioa. Gaur irekiko ditu ateak erakusketak, 19:00etan, eta urriaren 9ra arte egongo da ikusgai Zelaieta Zentroan. Ostean, Leioara, Getxora eta Basaurira eramango dute erakusketa.
Urriaren 10ean hasiko dira herriko jai nagusiak, txupinazo egunagaz. Amaitu 19an amaituko dira, su artifizialekin eta Patxikotxu agurtzeagaz batera. Aurten, ekitaldiak herriko auzo guztietara zabaltzeko apustua egin dute udalak eta jai batzordeak.
Ohiturari eutsita, iurretarrek Montoitik jaurtitako txupinazioagaz emango die ondoetorria sanmigelei, irailaren 28an. Dena den, aurreko egunetan ere ez da jaiaz gozatzeko aukerarik faltako. Irailaren 20an hasi eta urriaren 5era bitartean, hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera egongo da Iurretan.