11:00etan, goitibehera txikiak egiteko tailerra izango dute plazan, eta behin horiek prestatuta, 16:00etan, goitibeherok probatzeko tartea hartuko dute; goitibehera jaitsiera egingo dute hiru gurutzeetatik behera. Aldatsa elkarteak eta Gaztelekuak antolatu dute eguna, udalaren laguntasunagaz. Tailerrean egindako goitibehera bat zotz egingo dutela iragarri dute antolatzaileek.