Doako bisita gidatua. Ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea eta antolakuntzatik baieztapena jasotzea. Horretarako, Gerediaga Elkartera jo behar da telefonoz 946818066 zenbakira deituta edo mezu elektronikoa gerediaga@gerediaga.eus helbide elektronikora bidalita. Gerediaga Elkarteak eta Urkiola Landa Garapena elkarteak antolatutako bisita gidatua.
Laura Rodriguez durangarraren lurrin bilduma.
28. edizioa du Bosteko arte garaikide erakusketa ibiltariak. Aurten, Ia zu zinen erakusketa izango du ardatz. Sofia Mendiondo, Hodei Herreros eta Argiñe Ceballos artisten lanak batzen ditu erakusketak; Paula Fuentes da erakusketaren komisarioa. Gaur irekiko ditu ateak erakusketak, 19:00etan, eta urriaren 9ra arte egongo da ikusgai Zelaieta Zentroan. Ostean, Leioara, Getxora eta Basaurira eramango dute erakusketa.
Irailaren 19tik irailaren 24ra Goienkaleko jaiak ospatuko dituzte Durangon.
Ohiturari eutsita, iurretarrek Montoitik jaurtitako txupinazioagaz emango die ondoetorria sanmigelei, irailaren 28an. Dena den, aurreko egunetan ere ez da jaiaz gozatzeko aukerarik faltako. Irailaren 20an hasi eta urriaren 5era bitartean, hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera egongo da Iurretan.
Irailaren 20an Durangaldeko Kopako bosgarren lasterketa jokatuko da; Mañarian izango da, Mañaritik Atxetara lasterketa. Antolatzaileek asteburu osoko egitaraua antolatu dute.
Zornotzako Ogenbarrena auzoan jai giroa nagusituko da asteburuan. Tortilla eta babarrun txapelketak, musika, bertsolariak, umeentzako puzgarriak edota merkatu solidarioa antolatu dituzte jaiak ospatzeko.