[EGITARAUA] Jai giroan murgilduko dira asteburuan Zornotzako Ogenbarrena auzoan

Anboto 2025eko irailaren 18a

Zornotzako Ogenbarrena auzoan jai giroa nagusituko da asteburuan. Tortilla eta babarrun txapelketak, musika, bertsolariak, umeentzako puzgarriak edota merkatu solidarioa antolatu dituzte jaiak ospatzeko.

EGITARAUA

Irailak 18

19:30 Trikipintxo potea.

Irailak 19

18:00 Txupinazoa.
18:30 Zumb@ Belen.
19:00 Igel txapelketa.
19:30 Tortilla txapelketa (aurkezpena, 20:30ean).
00:00 DjZirkin+ Karaokea.

Irailak 20 

10:00 Babarrun lehiaketa.
10:30 Aulki eta mahai banaketa.
11:00 Umeen puzgarriak.
13:00 Alain Barañano eta Ander Aidazabal bertsolariak.
14:00 Kazolen entrega.
14:30 Sari banaketa.
16:00 Apar jaia.
17:00 Dj Mangas.
17:30 Mus Lehiaketa (izen ematea, 17:00etan).
19:00 Euskal Herriko Txistu Topaketa.
22:00 Iraultza plaza taldea.

Irailak 21

11:00-15:00 Merkatu solidarioa (11:00-15:00).
12:00 Musika eta dantza kubatarra (Ernesto).
12:00 Txistulariak.
12:30 Wadokan.
13:30 Trikitilariak.
13:30 Txorizoa sagardotan egosia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!