[EGITARAUA] Mañaritik Atxetara lasterketaren baitan asteburu osoko egitaraua antolatu dute, tartean Eñaut Elorrietaren kontzertua

Anboto 2025ko abu. 31a, 09:00

Argazkia: Lucia Meruelo

Irailaren 20an Durangaldeko Kopako bosgarren lasterketa jokatuko da; Mañarian izango da, Mañaritik Atxetara lasterketa. Antolatzaileek asteburu osoko egitaraua antolatu dute.

EGITARAUA

Irailak 19, barikua

  • 17:00 - 19:00 Dortsal banaketa
  • 18:00 Serigrafia tailerra Torontilleren eskutik
  • 20:00 Kontzertua: Eñaut Elorrieta

Irailak 20, zapatua

  • 7:00 - 8:45 Dortsal banaketa
  • 8:00 43k lasterketaren irteera
  • 8:00 - 9:30 Martxaren azken uneko izen-emateak eta boltsa jasotzea
  • 9:00 22k lasterketaren irteera
  • 9:15 Untzillaitz Zuzen lasterketaren irteera
  • 9:30 Mendi martxaren irteera
  • 10:00 Umeen gunearen irekiera frontoian
  • 11:20 22k lasterketako lehenak helmugan
  • 13:00 22k/Untzillaitz Zuzen sari banaketa
  • 13:30 43k lasterketako lehenak helmugan
  • 16:00 Umeentzako lasterketak (3-12 urte)
  • 16:30 43k sari banaketa
  • 19:00 43k azken lasterkariari ongietorria
  • 19:00 Euskal Herriko artzai txakurren txapelketa
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!