Arroza eta gastronomia aitzaki hartuta, Landako Gunea kultura aniztasuna aldarrikatzeko eta ospatzeko gune bihurtuko da zapatuan. 11:00etatik aurrera.
'Abañoko Kantariak' abesbatzaren aurkezpen ekitaldia ekainaren 14an 12:00etan izango da Errota Kultur Etxean. Abadiñoko adinekoen abesbatza berria, udalaren gizarte ongizateko sailaren bultzadagaz jarri da martxan. Udalak ahots tailerra sortu zuen, eta horrek abesbatzaren sorrera ekarri du.
Zapatuan, ekainak 14, Mallabiko VII. Gazte Eguna ospatuko dute. 11:30ean emango diote hasiera egunari, pala partiduak jokatuta. Eskolako frontoian semifinalak eta finalak jokatuko dituzte.
Zapatuan, ekainak 14, Herri Maite akordeoi taldeak euskal kantuekin osaturiko kontzertua eskainiko du Kurutzesantun. Era berean, "keinuren bat" egingo diete saritutako fimei ere.
Zapatuan, ekainak 14, aurten Gerediaga Elkarteak 60 urte bete dituela ospatzeko ekitaldia antolatu dute. Abadiñoko Gerediaga auzoko foru-zelaian izango da ospakizuna, elkartearen sorrera-lekuan. 20:00etan hasiko da, 'Izan eta eragin' ikuskizuna.
Ignacio Andreu Uriarte artista durangarraren lanak
Bi astez, kultura eta tradizioa uztartzen dituen Euskal Jaiak ospatuko dituzte Durangon. Besteak beste, pilota txapelketa, artisau azoka edota tailerrak egingo dituzte ekainaren 4tik 15era bitartean. Durangoko Udalak eta 23 elkartek parte hartu dute egitarauaren prestaketa lanetan.
Ekaina | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | ||||||
2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
30 |