Kontzertu berezia izango da, Durangoko Euskal Jaietarako prestatu dutena. Gainera, moldaketa lanak Mikel Nuñez jazz piano-jotzaileak egin ditu. Herri Maiteko kideek aurreratu dutenez, errepertorioa Kurutzesantuko ezaugarrietara egokitu dute, "jendearekiko hurbiltasuna" ahalbidetuta. "Euskal musikaz beteriko ordu luze batek, klasikoren batekin eta film arrakastatsuen soinu-bandarekin batera, bibrazio bikainez beteko du Kurutzesantu", esan du akordeoi taldeak.