Gazte Eguna ospatuko dute zapatuan ekainak 14, Mallabian

Anboto 2025ko eka. 12a, 08:46

Gorrotoa gorroto taldea

Zapatuan, ekainak 14, Mallabiko VII. Gazte Eguna ospatuko dute. 11:30ean emango diote hasiera egunari, pala partiduak jokatuta. Eskolako frontoian semifinalak eta finalak jokatuko dituzte. 

15:00etan elizpean txupinazoa jaurti, eta herriko gazteak bazkaritarako batuko direla iragarri dute antolatzaileek. Eta, bazkalostean, bingo musikatua egongo da. 18:30ean karropoteoari ekingo diote, eta 21:00etan Orrues eta Gorrotoa Gorroto taldeen kontzertuek girotuko dute arratsaldea. DJ Totozer-en saioagaz amaituko dute eguna, soziedadean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!