Erakusketa mikologikoa, Kementsu Elkarteak eta Mirugain mendizale elkarteak antolatuta.
Ibilbide gidatua. Europako Ondare Jardunaldien barruan.
Antzerkia Iru Teatro konpainiaren eskutik.
Durangarrak museoan egingo duen bigarren erakusketa da hau. Aurretik, 2013an erakutsi zituen bere lanak bertan. Bihar egi. Bestalde, museoak ordutegi berezia izango du San Fausto jaiak direla eta.
Maider Aldasoro, Leire Lacunza eta Natalia Suarezen artelanak biltzen dituen erakusketa. Maria Goirigolzarri da erakusketaren komisarioa eta bere lanak ere badaude erakusgai. Margolanak, eskulturak, argi-instalazioek eta ikus-entzunezko piezek osatzen dute erakusketa.
Urriaren 25etik 27ra Urriko jaiak ospatuko dituzte Mallabian. Hala ere, bihartik urriaren 31ra bitartean hainbat ekintza antolatu dituzte.
Aurtengo erakusketa 'Karratu Beltz Leuna' deitzen da, eta Maider Aldasororen, Leire Lacunzaren eta Natalia Suarezen lanak batu dituzte bertan. Zelaieta zentroan ikusi ahalko da urriaren 15etik azaroaren 3ra bitartean.
Durangoko Udalak eta herriko elkarteek 160 ekitalditik gora antolatu dituzte jai hauetarako. Herriko hainbat auzotan egingo dira ekintzak. Izan ume, gazte zein heldu, bakoitzak egitarauan bere gustuko ekitaldiak topatuko dituela esan dute ordezkariek. Nobedadeen artean Durangoko mendi martxaren lehenengo edizioa dago.
Durangoko txosnaguneak jaietako egitaraua aurkeztu du arratsalde honetan. Aurten, euskalgintzako eragileek botako dute txapligua. Erreka jaitsierak, paellek eta tortillek ez dute hutsik egingo, gazteek gaztetxea lortzeari begirako dinamika landuko dute, eta txikienek Yogurinha Borovaren emanaldiaz gozatu ahalko dute familia giroan. Mozorro egunean desfilea eta sari banaketa egingo dituzte lehenengo aldiz.