Erakusketak artearen pertzeptzioari eta rolari buruzko hausnarketa proposatzen du, arreta modu berezi batean aktibatzeko bitarteko gisa. Erakusketa ibiltaria Leioan dago ikusgai, eta Zornotzara urriaren 15ean iritsiko da. Ostean, Getxo eta Arrigorriaga bisitatuko ditu, eta urtarrilean Basaurin amaituko du ibilbidea. Maria Gorigolzarri da erakusketako komisarioa.