Durangoko jaiak

[EGITARAUA]: Esne Beltza, Shinova, Haize Arrosa, Puro Relajo eta askotariko animazioak Durangoko jaietan

Anboto 2024ko ira. 30a, 14:22

Udal ordezkariak eta jaietan esku hartzen duten eragileetako kideak, gaurko prentsaurrekoan.

Durangoko Udalak eta herriko elkarteek 160 ekitalditik gora antolatu dituzte jai hauetarako. Herriko hainbat auzotan egingo dira ekintzak. Izan ume, gazte zein heldu, bakoitzak egitarauan bere gustuko ekitaldiak topatuko dituela esan dute ordezkariek. Nobedadeen artean Durangoko mendi martxaren lehenengo edizioa dago. 

EGITARAUA

Urriak 5, zapatua

  • 08:00 Perretxikoen bilketa. Irteera Ezkurditik. (Antolatzailea: Errotari elkarte mikologikoa)
  • 09:00 - 14:00 XIV. Durangoko azoka ekologikoa Andra Marian. (Antolatzailea: Marisatsa)
  • 18:00 39. San Fausto zesta punta txapelketa. Finalerdiak. Ezkurdi Jai Alai pilotalekuan. Neskak eta mutilak gazte nagusi mailan. (Antolatzailea: Durango Jai Alai zesta eskola)

Urriak 6, domeka

  • 11:00 XXIV. mikologia erakusketaren edizioa. Argazki mikologikoen lehiaketa eta perretxikoak sailkatzeko 16 urtetik beherakoentzako XXIII. lehiaketa Landako Gunean. (Antolatzailea: Errotari).
  • 18:00 39. San Fausto zesta punta txapelketa. Finalerdiak. Ezkurdi Jai Alai pilotalekuan. Neskak eta mutilak gazte nagusi mailan. (Antolatzailea: Durango Jai Alai zesta eskola)

Urriak 8, martitzena

  • Mus, Tute, Briska, Igel, Billar eta ping-pong txapelketak. 

Urriak 11, barikua

  • 18:00 Kuadrillen elkarretaratzea eta animazioa San Fausto auzoan.
  • 18:30 Durangoko pilota eskolako umeen partiduak. San Fausto pilotalekuan eta Ezkurdi Jai Alai pilotalekuan. (Antolatzailea: Durango pilotazale kluba).
  • 19:00 Patxikotxuri ongi etorria San Fausto auzoan. Ondoren, kuadrillen jaitsiera udaletxeko plazaraino, Sugarri fanfarreagaz. 
  • 20:00 Txupinazoa udaletxeko plazan. (Txupinazoa zuzenean eskainiko da Andra Mariko elizpean)
  • 20:15 Argazkien bideoa: San Faustoko jaiak, antzinako eta gaur egungo bizipenak. Andra Mariko elizpean ipiniko den pantailan.
  • 20:30 Kalejira Santa Anatik txosnagunera. (Antolatzailea: Txosna Batzordea).
  • 21:00 Txupinazoa txosnagunean, euskalgintzako eragileen eskutik.
  • 21:00 Kale animazioa Sugarri fanfarreagaz.
  • 21:30 Kontzertuak: Gozzue, Ainke, Katu, DJ Kuku eta DJ Kene txosnagunean.
  • 22:00 Kontzertua: Shinova. Ezkurdin.

Urriak 12, zapatua (Durangoko Rugby taldearen eguna. Mozorroa: Olinpiar Jokoak)

  • 07:00 Diana Jaizale taldeko txistulariekin.
  • 07:30 Zezenak Dira dultzaineroekin.
  • 08:30 Sukalki txapelketak Landako Gunean. (Izen ematea eta informazioa Intxaurrondon, irailaren 24tik aurrera plazatik bete arte).
  • 11:00 - 13:00 Umeentzako marrazki lehiaketa San Fausto auzoan. Izen-ematea 10:00-12:00. Adina: 6-17 urte.
  • 11:00 - 14:00 Umeentzako parkea Landako Eskolan (Euria bada, Landako Eskolako frontoian).
  • 11:00 - 14:00 Gaztetxoentzako jolasak Ibaizabal parkean (euria bada, San Antonio ikastetxean)
  • 11:30 Ipuina ingelesez Ezkurdiko kioskoan. 3 eta 8 urteko umeentzat. (Euria bada, Jesuitak ikastetxea). (Antolatzailea: Kids & Us)
  • 12:00 Kalejira Musika Eskolako txistulariekin.
  • 12:00 Gazte kamiseta banaketa. (Antolatzailea: Txosna Batzordea)
  • 12:30 Kalejira Bogoroditsie abesbatzaren eskutik, Alde Zaharretik.
  • 13:00 Tio Teronen Semeak dantza konpainia. Haurreskolari ikuskizuna. Ezkurdin. (Euria bada, Nevers ikastetxean)
  • 14:00 Herri bazkaria San Fausto auzoan. (Antolatzailea: San Faustoko auzo elkartea).
  • 14:30 Gazte bazkaria txosnagunean. (Euria bada, Kurutziaga ikastolan)
  • 16:00 - 19:00 Umeentzako parkea Landako Eskolan (Euria bada, Landako Eskolako frontoian)
  • 16:00 Skate tailerrak eta erakustaldia. Landako skate pistan. (Euria bada, ez da egingo).
  • 16:30 Musika animazioa DJ Miniann, Landako Gunean.
  • 17:00 Gazte jolasak txosnagunean
  • 17:00 Familientzako herri kirolak Ibaizabal parkean. Euria bada, txosnaguneko karpan. Antolatzailea: Auzo Alai elkartea)
  • 17:00 Kuir Eztandaren poteo transmaribibolloa Pinondotik txosnagunera. (Antolatzailea: Txosna Batzordea)
  • 17:30 Senegalgo erritmoak M'Lomp elkartearen eskutik. Ezkurditik hasita.
  • 18:00 Umeentzako entzierroa zezen puzgarriekin eta gurdiekin. San Fausto auzoan.
  • 18:00 Magia saioa Eleder Magoaren eskutik: Magia mundiala. 
  • 18:00 39. San Fausto zesta punta txapelketa. Finalak. Ezkurdi Jai Alai pilotalekuan. Neskak eta mutilak gazte nagusi mailan. (Antolatzailea: Durango Jai Alai zesta eskola).
  • 18:30 Txaranga txosnagunetik hasita (Antolatzailea: Txosna Batzordea)
  • 19:30 Blusa txaranga Sugarri fanfarriarekin. Irteera Ezkurditik.
  • 19:30 Kalejira mariatxiekin San Fausto auzoan. (Antolatzailea: San Faustoko auzo elkartea).
  • 20:00 Umeentzako kontzertua: Batetik bestera kontzertua, Benetan Be konpainiaren eskutik. Benita Uribarrena parkean. (Euria bada, Plateruenean)
  • 21:00 Kontzertua: Puro Relajo. Andra Marian.
  • 21:30 Ghanako txaranga. Alde Zaharretik.
  • 22:00 Disko dantza San Fausto auzoan.
  • 22:00 Kontzertuak txosnagunean: La Txama, Tatxers eta Malakias MX3.
  • 22:30 Kontzertua: Caiman orkestra. Madalena auzoan.
  • 23:00 Kontzertua: DJ Markelin. Ezkurdin.

Urriak 13, domeka

  • 07:00 Diana Jaizale taldeko txistulariekin.
  • 07:30 Zezenak Dira dultzaineroekin.
  • 10:30 - 14:30 Eixu artisau elkartearen azoka Ezkurdin.
  • 11:00 - 14:00 Umeentzako puzgarriak San Fausto frontoian.
  • 11:00 Paella txapelketa San Fausto auzoan- (Izen ematea: San Fausto frontoian. Paellak aurkeztea 14:00etan, 14:30etan) (Antolatzailea: San Faustoko auzo elkartea)
  • 11:00 Meza nagusia San Faustoko elizan.
  • 11:00 Umeen goitibeheren jaitsiera. Probak. Tabira auzoan.
  • 11:00 - 14:00 Umeentzako parkea Landako Eskolan (Euria bada, Landako eskolako frontoian).
  • 11:00 - 14:00 Gaztetxoentzako jolasak Ibaizabal parkean (euria bada, San Antonio ikastetxean)
  • 11:00 - 13:00 Umeentzako tailerrak Ibaizabal parkean (Euria bada, San Antonio ikastetxean) (Antolatzailea: Inurri Skaut)
  • 12:00 Poniak eta zaldiak Ibaizabal parkean (Euria bada, ez da egingo)
  • 12:00 Ume familientzako ikuskizuna txosnagunean
  • 12:00 Kalejira Musika Eskolako txistulariekin.
  • 12:00 Arte Martzialen kalejira. (Antolatzailea: Wado Kan Karate - Ninjitsu elkartea)
  • 12:30 Paella txapelketa txosnagunean. Sari banaketa 14:00etan.
  • 12:30 Txalaparta, ohorezko aurreskua eta artopilen banaketa udaletxeko plazan. Ondoren, Kriskitin Dantza Taldea. Amaitzeko: Larrain dantza. (Euria bada, Andra Mariko elizpean).
  • 13:00 Durango kantari. Egundo I taldea. Alde Zaharretik.
  • 16:00 III. goitibeheren jaitsiera Tabira auzoan.
  • 16:00 - 19:00 Umeentzako parkea Landako Eskolan. (Euria bada, Landako Eskolako frontoian)
  • 17:00 Gazteentzako jolasak Ezkurdik (Euria bada, Nevers ikastetxean)
  • 17:00 Mañaria errekaren jaitsiera Tabiratik. (Antolatzailea: Txosna Batzordea)
  • 17:00 Txokolatada San Fausto auzoan. (Euria bada, San Faustoko frontoian). (Antolatzailea: San Faustoko auzo elkartea).
  • 17:30 Umeentzako jolasak San Fausto auzoan (Euroa bada, San Faustoko frontoian). (Antolatzailea: San Faustoko auzo elkartea).
  • 18:00 Antzerkia: Herencia ikuskizuna, La Industrial teatrera konpainiaren eskutik. Ibaizabal parkean. (Euria bada, Kurutziaga ikastolan)
  • 18:30 Dantzaro: Pantxi eta Konpainia taldea. Andra Mariko elizpean
  • 19:00 Bertso poteoa txosnagunean:. (Antolatzailea: Txosna Batzordea)
  • 20:00 - 22:00 Umeentzako diskodantza San Fausto auzoan.
  • 21:00 Kontzertua: Haize Arrosa. Ezkurdin.
  • 21:30 Karaokea eta DJ Maratoi herrikoia txosnagunean.
  • 22:00 Diskodantza San Fausto auzoan.

Urriak 14, astelehena (Umeen eguna)

  • 07:00 Diana Jaizale taldeko txistulariekin.
  • 07:30 Zezenak Dira dultzaineroekin.
  • 10:00 - 12:00 Durango Irratia airean! Solasaldiak. Zuzeneko programazioa Ezkurdiko kioskotik, Durangoko udal ordezkariekin eta herritarrekin.
  • 11:00 Umeentzako xake txapelketa Andra Marian. Aldibereko partidak. (Antolatzailea: Larrasoloeta xake taldea).
  • 11:00 - 14:00 Umeentzako parkea Landako Eskolan (Euria bada, Landako Eskolako frontoian)
  • 11:00 - 14:00 Gaztetxoentzako jolasak Ibaizabal parkean (Euria bada, San Antonio ikastetxean)
  • 11:30 Umeentzako kalejira Alde Zaharretik, buruhandiekin.
  • 12:00 Kalejira Musika Eskolako txistulariekin.
  • 12:00 Patxikotxurekin kalejira San Antoniko ikastetxearekin, Ezkurditik udaletxera. Ondoren, ohorezko aurreskua Kriskitin Dantza Taldearen eskutik.
  • 12:30 Txupinazo txikia udaletxeko plazan.
  • 13:00 Animazioa: DJ Bull. Andra Mariko elizpean.
  • 14:00 Nagusientzako bazkaria Landako Gunean, orkestrak girotuta. 
  • 16:00 - 19:00 Umeentzako parkea Landako Eskolan (Euria bada, Landako eskolako frontoian)
  • 17:00 Tailerren txokoa eta Pomper ikuskizuna Ezkurdin. (Euria bada, San Antonio ikastetxean)
  • 17:00 Apar jaia eta txokolatada Muruetatorren. (Antolatzailea: Murueta Torre auzo elkartea).
  • 18:00 Tortilla txapelketa San Fausto auzoan. Tortillak aurkezteko epea: 20:00. (Antolatzailea: San Faustoko auzo elkartea)
  • 18:30 Antzerkia: Erantsi SL ikuskizuna Goitibera antzerkia konpainiaren eskutik. Otamotzena parkean. (Euria bada, Kurutziaga ikastolan)
  • 20:00 Kontzertua: Gaur jaia taldea, Andra Mariko elizpean.

Urriak 18, barikua

  • 18:00 Trotamundos Zirko taldea Ezkurdin ‘Finito-Infinito’ ikuskizunarekin (euria bada Kurutziaga ikastolan)
  • 19:00 Tortilla txapelketa, Txosnagunean. Sari banaketa, 20:30ean.
  • 19:00 Pilota Fest, Ezkurdi Jai Alai pilotalekuan: Mikel Goñi-Bernaola / Oinatz Bengoetxea-Eguren.
  • 19:30 Fanfarrien arteko norgehiagoka. ‘Deiadar’ fanfarria Otamotzena auzotik aterako da. Tximeletak txarangaren hasiera Madalena auzotik.
  • 20:00 Kontzertua: Astarloa Otxotea, Bogoroditsie eta Izar Gaztea. Durangoko abesbatzak Santa Ana elizan.
  • 20:00 Umore Ikuskizuna: ‘Monologos a dos bandas’. Andoni Agirregomezkorta eta Nerea Garmendia. Andra Mariko elizpean.
  • 21:30 Kontzertua: Nahiez taldea. Ezkurdin.
  • 21:30 Fanfarrien arteko norgehiagoka udaletxeko plazan.
  • 22:00 Kontzertuak: Txopet, Pinpilinpussies eta Belako.
  • 22:30 Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Jon Maia, Jone Uria, Aitor Bizkarra, Xabat Illarregi eta Oihana Iguaran. Gai-jartzailea: Unai Iturriaga. San Agustin Kulturgunean. Gonbidapen zenbakituak Arte eta Historia Museoko leihatilan, urriaren 10etik aurrera.
  • 23:00 Kontzertua: Esne Beltza

Urriak 19, zapatua (Mozorro eguna)

  • 07:00 Diana Jaizale taldeko txistulariekin.
  • 07:30 Zezenak Dira dultzaineroekin.
  • 11:00 Xake txapelketa federatu eta federatu bakoentzat Ezkurdin. Izen ematea, txapelketa hasi baino ordu erdi lehenago. (Antolatzailea: Larrasoloeta xake taldea).
  • 11:00-14:00 Umeentzako parkea Landako Eskolan (Euria bada, Landako eskolako frontoian)
  • 11:00 - 14:00 umeentzako tailerrak Asebier elkartearen eskutik. Landako Eskolan (Euria bada, Landako Eskolako frontoian)
  • 12:00 Kalejira Musika Eskolako txistulariekin.
  • 12:00 Kalejira trikitilariekin Txiri-txiri taldearen eskutik.
  • 12:00 XV. Patata tortilla txapelketa Landako Gunean. Izen ematea eta informazioa: Intxaurrondon, urriaren 1etik aurrera).
  • 13:00 Kontzertua: Luhartz taldea Andra Mariko elizpean.
  • 14:00 Elkartasun bazkaria txosnagunean (Antolatzailea: Txosna Batzordea)
  • 16:00 - 19:00 Umeentzako parkea Landako Eskolan. (Euria bada, Landako Eskolako frontoian)
  • 17:00 Animazioa trikitilariekin adinekoen egoitzatik hasita.
  • 17:00 Karaoke ibiltaria herriko kaleetatik
  • 18:00 Kalejira Sugarri fanfarriarekin.
  • 18:00 Kalejira Elektrotxarangarekin. (Antolatzailea: Txosna Batzordea)
  • 18:30 Antzerkia: Harreman ikuskizuna Zirkozaurre elkartearen eskutik. Ibaizabal parkean. (Euria bada, Kurutziaga ikastolan)
  • 18:30 Mozorroen desfilea Madalenatik Andra Mariko elizperaino. Amaieran sari zozketa. Izen ematea: urriaren 1etik 18ra Intxaurrondon.
  • 20:00 Erromeria: Luhartz taldea Andra Mariko elizpean.
  • 22:00 Kontzertuak: Rolando Bruno eta Goxua'n Salsa. Txosnagunean (Antolatzailea: Txosna Batzordea)
  • 23:00 Atlantida Show Orkestra Ezkurdin
  • 00:00 - 03:00 Alkoholemia kontrolaren stand informatiboa txosnagunean. (Antolatzailea: Mankomunitatea)

Urriak 20, domeka

  • 7:00 Diana Jaizale taldeko txistulariekin.
  • 7:30 Zezenak Dira dultzaineroekin.
  • 10:00 Mañaria ibaiaren garbiketa. Hasiera: Pinondo Plazan.
  • 10:00 Dantza Maratoia. Batxata, kizomba, saltsa eta afrodance tailerrak. Ondoren, dantza bermuta animazioarekin girotuta. Murueta Torre auzoan (euria bada, Plateruenean). (Antolatzailea: Murueta Torre auzo elkartea)
  • 11:00 San Fausto XII. Padel txapelketako finalak nesketan eta mutiletan. Landako kiroldegian. (Antolatzailea: Padelzaleak).
  • 11:00-14:00 Txikientzako parkea. Landako eskolan (euria bada, Landako eskolako frontoian).
  • 11:00-14:00 Gaztetxoentzako jolasak Ibaizabal parkean (euria bada, Landako Gunean)
  • 12:00 Marrazki lehiaketa. Sari banaketa. San Fausto auzoan. (Antolatzailea: Centro Social San Fausto)
  • 12:00 Emanaldia: Tabira Musika Banda. J.M. Barandiaran egoitzan.
  • 12:00 Poniak eta zaldiak Tabira parkean. (euria bada, ez da egingo)
  • 12:00 Kalejira, musika eskolako txistulariekin.
  • 12:00-14:00 Arku Tirorako Gunea, Ibaizabal parkean (euria bada, Landako Gunean). Antolatzailea: Durangoko Arkulariak.
  • 12:30 Herri Kirolak. Hodei Ezpeleta (bi bider Euskal Herriko eta Bizkaiko txapeldun), Alex Txikon, Karmele Gisasola (Euskal Herriko txapelduna), Bihurri (aizkolaria, mundu mailako hainbat marka esku batekin zein biekin), Karlos Aretxabaleta, Goizeder Beltza, Ainhoa Larrinaga eta Aratz eta Enara Beltza ume aizkolariak. Ezkurdin (euria bada, Landako Gunean)
  • 12:30 Kalejira Alde Zaharretik: Astarloa Otxotea eta Iruñako Ahots Taldea.
  • 13:00 Durango Uria XXIV. Margo Lehiaketaren sari banaketa. Ezkurdiko erakusketa aretoan. (Antolatzailea: Durangaldeko Artisten Elkartea)
  • 13:15 Kontzertua: Tabira Musika Banda. Andra Mariko elizpean.
  • 16:00 Arku Tiro txapelketa, Landako Gunean. (Antolatzailea: Durangoko Arkulariak)
  • 17:00 Dantza modernoa, garaikidea eta urbanoa: L’Atelier Dantza Eskola. Ezkurdin.
  • 17:00 Apar jaia, Murueta Torre auzoan.
  • 18:00 Musika saioa: De Balada taldea. Andra Mariko elizpean.
  • 18:30 Gora eta Gora adinekoen antzerki taldea ‘Las que cuentan’ ikuskizunarekin. San Agustin kulturgunean. Gonbidapenak doan Arte eta Historia Museoan urriaren 10etik aurrera.
  • 18:30 Kalejira Irulitxa fanfarrearekin Alde Zaharretik.
  • 19:30 Kalejira Patxikotxuri eta jaiei agur esateko.

Urriak 26, zapatua

  • 20:00 Durango txistu kontzertua 2024. (Antolatzailea: Silboberri)

Urriak 27, domeka

  • 08:00 Durangoko I. Mendi martxa. Ibilbide luzea, 25 kilometro. Irteera, 08:00etan. Ibilbide laburra, 14 kilometro. Irteera, 9:00etan. Landako Gunetik biak. (Antolatzailea: Alpino Tabira Mendi taldea)
  • 12:00 55. umeen euskal jaia. Talde guztiak Landako Gunean batuko dira. Kalejira egingo dute. Ondoren, alardea Ezkurdin. (Euria bada, Landako Gunean)
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!