Irailaren 28tik urriaren 6ra bitartean Iurretako jaiak ospatuko dituzte. Hala ere, atzo arratsaldean Iurretako plazan egin zuten prentsaurrekoan jakitera eman zuten dagoeneko jaietako egitaraua hasita dagoela eta urriaren 12ra arte luzatuko dela.
Durangarrak museoan egingo duen bigarren erakusketa da hau. Aurretik, 2013an erakutsi zituen bere lanak bertan. Bihar egi. Bestalde, museoak ordutegi berezia izango du San Fausto jaiak direla eta.
Manga, anime eta cosplay uztartzen dituen Mangamore jaialdiak hamazortzigarren edizioa beteko du aurten. Japoniatik bertatik etorritako hainbat artista batuko da Zornotzan; besteak beste, Kanon Wakeshima txelo-jotzailea eta Yui Kanan DJa
Durangoko Udalak eta herriko elkarteek 160 ekitalditik gora antolatu dituzte jai hauetarako. Herriko hainbat auzotan egingo dira ekintzak. Izan ume, gazte zein heldu, bakoitzak egitarauan bere gustuko ekitaldiak topatuko dituela esan dute ordezkariek. Nobedadeen artean Durangoko mendi martxaren lehenengo edizioa dago.
Durangoko txosnaguneak jaietako egitaraua aurkeztu du arratsalde honetan. Aurten, euskalgintzako eragileek botako dute txapligua. Erreka jaitsierak, paellek eta tortillek ez dute hutsik egingo, gazteek gaztetxea lortzeari begirako dinamika landuko dute, eta txikienek Yogurinha Borovaren emanaldiaz gozatu ahalko dute familia giroan. Mozorro egunean desfilea eta sari banaketa egingo dituzte lehenengo aldiz.