[EGITARAUA]: Raimundo El Canastero, Luhartz eta Beranduegi erromeria besteak beste Iurretako jaietan

Anboto 2024ko ira. 17a, 09:38

Irailaren 28tik urriaren 6ra bitartean Iurretako jaiak ospatuko dituzte. Hala ere, atzo arratsaldean Iurretako plazan egin zuten prentsaurrekoan jakitera eman zuten dagoeneko jaietako egitaraua hasita dagoela eta urriaren 12ra arte luzatuko dela.

"Plaza da jai batzordearen lekua eta horregatik gure ekintza gehienak bertan antolatzen ditugu. Nahiz eta, azken urteotan ekintza batzuk herrigunera ere eraman ditugu. Bestalde, hemendik adierazi gura dugu aurten ere saiatu garela ahalik eta egitarau borobilena antolatzen, denen gustukoa izan daiten", adierazi zuen Miren Abasolo jai batzordeko kideak.

Egitarauko nobedadeei dagokienez honako hauek dira azpimarratzeko modukoak: alde batetik, aurten jubilatuen bazkaria irailaren 27an egingo dute. Bestetik, urriaren 5ean, urtero egiten den herri bazkaria egin beharrean paella txapelketa egingo dute.

Zorione Fundazuri zinegotziak, berriz, eskerrak eman dizkie jai batzordeko kideei, egindako lanagaitik eta baita herriko elkarteei ere.  Aurten hiru urteurren ditugu: Anderebidek 15. urteurrena ospatuko du, Etxego Gaztelekuak 5. urteurrena eta Txirrindulari Elkarteak 40.urteurrena.

EGITARAUA

IRAILAK 20, BARIKUA

  • 19:00 Antzerkia: Rosa Martinezi omenaldia. “Fue en Abril” ikuskizuna Ibarretxe kultur
    etxean. Sarrera 5€.
  • 17:00 Argazki erakusketa. Etxegoren V.urteurrena.
  • 18:00 Etxegoren inguruan gynkana (sariak egongo dira).

IRAILAK 21, ZAPATUA

  • Ahari Iurreta. 90km. Irteera Askondotik.
    7:45 Erritmo suabekoak.
    8:30 Bizkorragoak.
    13:00 / 13:15 Luntxa. Pertsona nagusien tabernan.
  • 11:00 Emakume sortzaileen azoka. Plazan.

IRAILAK 22, DOMEKA

  • 8:30 Iurretako XIII. Mendi Martxa. Iurretako plazatik.
    Bi ibilbide: Luzea 24,5km +1600m / Laburra 14,2km +620m
    Izen emateak: Aurrez: www.kirolprobak.com irailaren 19a azken eguna (12€)
    Egunean bertan: 7:30etatik aurrera (15€)
    14 urtetik beherakoek egunean bertan eman beharko dute izena (5€)
    Oharra: Kamiseta opari modura eskuratzeko irailaren 11 baino lehen eman beharko da izena.
    Informazio gehiago: www.zaldai.eus
  • 10:30 40 Urte pedalei eragiten. Argazki erakusketa eta bizikleta martxa retroa herrian zehar. 13:30 Luntxa.
  • 12:30 Herri Kirolak frontoian.

IRAILAK 25, EGUAZTENA

  • 19:00 XXXVIII Cafes Baque eskuz banakako pilota txapelketaren final laurdenak

IRAILAK 26, EGUENA

  • 18:00 Bingo Tonbola eta txokolatada Askondon.

IRAILAK 27, BARIKUA

  • 14:00 Jubilatuen bazkaria Askondon.
  • Jarraian Uribesalgo soinujolearekin erromeria.
  • 17:30 Pirritx, Porrotx eta Marimotots Urteak bete, abenturak bizi ! ikuskizuna plazan.
  • 18:00 Jaietako kamisetak sortu eta txokolatada Etxegon.
  • 18:00 Anderebide Iurretako Emakumeen Elkartearen batzar nagusia 15.Urteurrena Ibarretxe kultur etxean.
  • 19:00 2. Mailako bikotekako Bizkaiko esku pilota txapelketa
  • 21:00 Alarma Morea taldea Askondon.

IRAILAK 28, ZAPATUA (San Migel bezpera)

  • 12:00 Jaien hasiera Montoitik. Ondoren kalejira herrian zehar Bizkaiko gaiteroak alaiturik.
  • 13:00 Paella solidarioa Askondon. ‘Una esperanza para Celia’
  • 14:30 Gazte bazkaria plazan.
  • 18:30 Ohiturazko Doniel – Atxa. Jarraian Iurretako dantzarien azken entsaioa.
  • 21:30 Tributo a Mecano. Askondon.
  • 22:30 EzDokBape kontzertua. Plazan.
  • 23:30 Beranduegi erromeria. Plazan.

IRAILAK 29, DOMEKA (San Migel eguna)

  • 9:00 Dorletako Santutegira eskaintza.Txirrindulari elkartearen 40.urteurreneko maillota bertan uzteko. Irteera: Eskoriatzatik Leintz Gatzagako Dorleta Santutegira.
  • 11:00 Dantzari eta agintarien kalejira. Montoitik plazara.
  • 12:30 Iurretako dantzariak. Ondoren trikitilariak.
  • 17:30 Herri kirol erakustaldia. Plazan. Parte hartzaileak: Ioritz Gisasola “ Zelai IV”, Urdax Magunazelaia, Jon Gisasola “ Zelai V”, Xabier Gutierrez eta Karmele Gisasola “ Zelai III”.
  • 18:30 Iurretako dantzariak.
  • 20:00 Kantu ta dantza Eingo taldearekin. Plazan.

IRAILAK 30, ASTELEHENA

  • 12:30 Kalejira Montoitik trikitilariak alaiturik.
  • 17:00 Sigi Saga Bizikletako jolasak eta jarraian txiki merienda. Askondon (5 urtetik 12 urte arte). (Tiketak Ibarretxe kultur Etxean 1€. Irailaren 16tik 25era bitartean)
  • 18:30 Harri proba erakustaldia. Harriti emakume taldea
  • 19:30 Garaia Durangaldeko ikus-entzunezko biltegiko Iurretako bideo zaharren emanaldia. ‘Iurreta askatu (1985)’ Juanjo Lopez zuzendaria. Jaietako mozorro eguneko ikuskizun zaharra. Goiuria Ikastolan.

URRIAK 3, EGUENA

  • 19:00 XXXVIII Cafes Baque eskuz banakako pilota txapelketaren final erdiak.
  • 19:30 Bideo emanaldia: ‘Azken Dantza maisua’ dokumentala. Ibarretxe kultur etxean.

URRIAK 4, BARIKUA

  • 17:30 Pintxo txapelketa. Etxegon.
  • Arratsaldean Tortila Txapelketa. Kaskoan.
  • 20:00 Tortilen aurkezpena. Askondon.
  • 21:30 “RUMBO A TIJUANA” Mariatxiak Askondon.
  • 22:30 Bertso saioa: Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Oihana Bartra, Xabat Galletebeitia. Gai jartzailea: Ainhoa Urien. Kepa Arroitajauregi frontoian
  • 22:30 - 1:30 Alkoholaren arriskuak murrizteko aktibitatea.
  • 24:00 Kontzertuak: Zinez eta Raimundo El Canastero. Ondoren Lumatxak Dja. Plazan.

URRIAK 5, ZAPATUA (Mozorro eguna: OCTOBER FEST)

  • 12:30 Aburrecalles txaranga.
  • 14:30 Paella txapelketa.
  • Ondoren bazkari herrikoia. Askondon.
  • 18:30 Aburrecalles txaranga.
  • 21:00 – 22:00 Luhartz erromeria. Plazan.
  • 22:45 Luhartz erromeria. Ondoren Xaukena Xauk DJa. Plazan.

URRIAK 6, DOMEKA (Errosario eguna)

  • 10:00 – 14:00 XXIV Nekazaritza eta Artisautza Azoka. Olaburun.
  • 11:00 Dantzari eta Agintarien kalejira Montoitik plazara.
  • 12:30 Iurretako dantzariak. Ondoren Igel Txapelketa
  • 18:00 Dantza ikuskizuna. Iurretako dantzariak eta talde gonbidatua plazan.
  • Ondoren jaietako errifen zozketa.
  • 20:00 Herri afaria. Plazan.
  • 20:30 Erromeria Lorratz taldearekin. Plazan.
  • 22:00 Jaien amaiera ohiturazko bertsoak kantatuz.

URRIAK 11, BARIKUA

  • 19:00 Erromeria Intxausti eta Larrañaga trikitilariekin. Plazan.

URRIAK 12, ZAPATUA (Urrijena)

  • 9:15 Argazkia Iurretako plazan
  • 10:15 Kalejira aparkalekutik plazara herriari buelta emanez
  • 12:00 Dantzari Dantza eta Gorulari Dantza
  • Jarraian omenaldiak 65 urtetik gorakoei
  • Bukatzeko Soka Dantza
  • 15:00 Bazkaria. Askondoko karpan
  • 17:00 Kantaldi / dantzaldia Bada Giro taldearekin
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!