Zapatuan 'Motor show' erakusketa egongo da Traña-Matienan. Supermoto 56 taldeak antolatu du ekimena, Abadiñoko Udalaren laguntzagaz, eta egun osoan zehar mota askotako erakustaldiak izango dira Arzubiako aparkalekuan eta Inyectametaleko zuzengunean.
Zapatu honetan, auto klasikoen topaketa eta ibilaldia egingo dituzte Elorriotik eta Atxondotik. Hamarkada batean baino gehiagoan galduta egon den ekimena da eta auto klasikoen zale batzuek berreskuratu dute.
Antzerkia Ttanttaka Teatroaren eskutik.
Kontzertua Eleizatan egitarauaren eskutik. Abesbatza 1968an sortu zuen José Ignacio Sarriak. 50 urte baino gehiagoko ibilbidea dauka eta erreferentea da abesbatzen panoraman. Azkenaldian hainbat sari irabazi dute nazioeartean. Musikariak: Basilio Astulez (Zuzendaritza) eta Raquel Marcos (Pianoa). Oharra: Doako autobusa San Migel kaleko osasun zentroan, 19:30ean.
Uztargi.Klik Zornotzako argazkizale elkarteak bi erakusketa antolatu ditu Zelaieta Zentroan irailean zehar.
Irailaren 28tik urriaren 6ra bitartean Iurretako jaiak ospatuko dituzte. Hala ere, atzo arratsaldean Iurretako plazan egin zuten prentsaurrekoan jakitera eman zuten dagoeneko jaietako egitaraua hasita dagoela eta urriaren 12ra arte luzatuko dela.
Zornotzako Ogenbarrena auzoan jai giroa izango da nagusi gaur hasi eta domekara bitartean. Trikipintxopoterako hitzordua jarri dute gaur, 19:30ean. Jaietako txupinazoa bihar jaurtiko dute, 17:00etan.
Asteburuan jaiak ospatuko dituzte Goienkalean. Ekitaldiak barikuan hasiko dira, 20:00etan, txupinazoagaz.