[EGITARAUA] Jai giroan murgilduko dira Zornotzako Ogenbarrena auzoan, gaur

Anboto 2024ko ira. 19a, 12:54

Zornotzako Ogenbarrena auzoan jai giroa izango da nagusi gaur hasi eta domekara bitartean. Trikipintxopoterako hitzordua jarri dute gaur, 19:30ean. Jaietako txupinazoa bihar jaurtiko dute, 17:00etan.

Tortilla eta babarrun txapelketak, musika, bertsolariak, umeentzako puzgarriak edota merkatu solidarioa. Askotariko ekitaldiz betetako asteburua dute aurretik Zornotzako Ogenbarrena auzoan. Jaiak hasteko txupinazoa, barikuan, jaurtiko dute.

EGITARAUA

Irailak 19, eguena

  • 19:30-21:30 Trikipintxopotea.

Irailak 20, barikua

  • 17:00 Txupinazoa.
  • 18:30 Ping-pong-Igel Txapelketa.
  • 19:00 Tortilla Txapelketa (izena emateko: txosnan).
  • 19:00 Zumb@ Belen (Espazio Bizia akademia) + Dj Zirkin.
  • 20:30 Tortillen aurkezpena.
  • 22:00 Kesonikete (flamenkoa).
  • 00:00 Dj Zirkin + Karaokea.

Irailak 21, zapatua

  • 10:00 Babarrun lehiaketa.
  • 10:30 Aulki eta mahaien banaketa.
  • 11:00 Puzgarriak.
  • 13:00 Bertsolariak: Alain Barañano, Ander Aldazabal.
  • 13:30 Gaztedi musika taldea.
  • 14:00 Kazolen aurkezpena.
  • 14:30 Sari banaketa.
  • 16:00 Apar jaia.
  • 16:30 Dj Zornotzarrak.
  • 17:00 Muserako izena ematea (txosnan).
  • 22:00 Altxaporru erromeri taldea.

Irailak 22, domeka

  • 11:00-15:00 Merkatu solidarioa.
  • 12:00 Ernesto, musika eta dantza kubatarra (Espazio Bizia akademia).
  • 12:00 Txistulariak.
  • 13:00 Trikitilariak.
  • 13:30 Pintxoa: txorizoa sagardotan egosia (1 euro)
  • 15:00 Jai amaiera.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!