10:00etan emango diote hasiera egunari. Gunean zehar hainbat karpa ipiniko dute, eta pilotuek boxetan bizi dutena ezagutzeko aukera izango dute hara doazenek. Antolatzaileek bertan jateko aukera eskainiko dute, 14:00etan, eta ekitaldiak jarraitu egingo du arratsaldean. 15:30ean, gidariek euren abilezia eta trebetasuna erakutsiko dituzte. 16:30ean eta 19:30ean, Narcís Roca pilotuak erakustaldi bana egingo du, eta 18:00etan Efren Vazquez Academy-ko pilotuaren txanda izango da. Slippery Crew taldeko dantzarien saioagaz emango diote amaiera egunari.
Antolatzaileek bertaratzeko deia egin diete herritarrei, "motor mundua ezagutzeko aukera paregabea" izango baita.